2021eko Urratsbat sariak
Elkartenet Hezkuntza Elkarteak jaso dugu 2021eko Urratsbat saria, teknologia-arloko enpresa onenari. Guretzat sari hau 2019tik egiten ari garen lanaren aintzatespena izan da, bizi dugun osasun-egoerak ekarri duen guztiarekin.Urratsbatetik jaso dugun laguntza funtsezkoa izan da, batez ere Harrobia Ikastolaren lehen momentuko inplikazioagatik eta dinamizatzailearen orientazioagatik eta laguntzeagatik.Mila esker Harrobia ikastola, Urratsbat eta Tknika.!!“Bakarrik bazabiltza, azkarrago joango […]
Ikasleentzako Hardware tailerra
Aste honetan, Alex Gabilondok Hezkuntzan Librezale taldean Eskola2,0 Toshiba miniportatilen inguruan eman zigun ideiari jarraituz, “Hardware tailerra” eman diegu Miribilla eskolako ikasleei, Guraso Elkartearen eta ikastetxeko zuzendaritzaren laguntzarekin. Helburuak: A-Ikasleek ordenagailu baten osagaiak ezagutzea eta aldaketa txikiak, hobekuntzak eta konponketak egin ahal izatea. B-Toshiba Satellite eramangarrien prestazioak hobetzea eta erabilera berrietarako berrerabiltzea Berreskuratutako ordenagailu eramangarriak […]
Eskolako ordenagailuak birgaitu
Aurten prestakuntza-programa “Eskolako ordenagailuak birgaitu” eskaini diegu Bilboko hainbat ikastetxeei, dituzten ekipo informatikoak berreskuratzeko zentroan bertan, software librean eta euskaraz oinarritutako sistema eragileak erabiliz (TxikiLinux / Luberri). Doako tailer hau emateko, Bilboko Udaleko Ingurumen Sailaren laguntza eskatu dugu: Apirilean Cervantes eskolan egin genuen, pasaden astean Birjinetxe eskolan eta aste honetan Iruarteta eskolako irakasleentzat egin dugu. […]
Elkartenet euskal eskola publikoaz harro!
Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu, herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez.
Eusko Jaurlaritza-Elkartenet bilera
2020ko ekainean, Hezkuntza Sailari bilera bat eskatu genion Eskola2.0 minieramangarriak KimuDigitalak proiektuan berrerabiltzeko proposamena aurkezteko. Gure eskaera saileko informatika-zerbitzuari helarazi genion, eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza gurekin harremanetan jarri zen. 2020ko uztailaren amaieran, berreskuratzeko eta “lehentasunez Gipuzkoako ikastetxeei” eskaintzeko. 2021eko apirilaren 29an Lakuan bilera izan genuen Hezkuntza Saileko Administrazio eta zerbitzu Sailan. Laburbilduz: Akordioak edo hitzarmenak […]
Ihobe+Elkartenet=reutilizacion de equipos informaticos
El pasado 7 de mayo recibimos de Ihobe 11 torres y 5 portátiles que destinaremos a familias del alumnado que los necesite y a asociaciones que nos los soliciten. Son equipos muy bien cuidados y con excelentes prestaciones que podrán seguir dando servicio muchos años (Intel i7 + 8Gb RAM ). De hecho un socio […]
Irakasleentzako bideo-edizio tailerra
Irakasleen gaikuntza digitalaren prozesuaren barruan, zenbait ikastetxetan irakasle batzuek bideoa editatzeko tailer bat eskatzen ziguten, kasu batzuetan bideoa-tutorialak prestatzeko eta beste kasu batzuetan ikasleek egindako lanak bideo gisa argitaratzeko. Miribilla eskolan maiatzean eman genuen tailer hau eta ikasturtea amaitzean BIGEri (Gurasoen Elkartea) emango diogu.
Familientzako IKT-formakuntza
Miribilla eskolan irailean, azaroan urtarrilean eta apirilean, guztira 55 familientzako Ikasturte honetan 2020-2021 IKT_formakuntza eman dugun hainbat eskolatan, BIGEk (Gurasoen Elkartea) balidatutako programazioarekin. Previous Next Iruateta eskolan abenduan 178 familientzat eta apirilean 44 familientzat Formakuntza euskaraz, erderaz eta arabiarraz eskaini genuen, baina 8-10 pertsonaren taldeak ez ziren sortu, beraz familia hauekin laguntzailea izan genuen azalpenak […]
Birgaitutako ekipoak 2020-2021 ikasturtean
2019 Osakidetzatik jasotako ordenagailuak Miribilla eta Arangoitiko eskoletara eraman genituen “Txoko Teknologikoa” kontzeptuarekin teknologiarako konpetentzia lantzeko TxikiLinux sistema eragilearekin.Deustuko Unibertsitateak emandako ekipoak Miribilla eskolako familiei eta irakasleei eman genizkien.2020ko ekainean Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza gurekin harremanetan jarri zen, eta uztailaren amaieran Gipuzkoako hainbat ikastetxetan baja emandako taldeak biltzen hasi ginen, ahal beste berreskuratzeko eta “lehentasunez Gipuzkoako […]