Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

KimuDigitalak Miribilla eskolan

Jakin badakigu HH5, LH1 eta LH2ko ikasleak komunikabide digitalekin harremanetan jartzen direla ordenagailuak ikasgeletan erabili ahal izan baino lehen. Bere lehenengo harremana familia eremuan gertatzen da, era ludikoan eta gehienbat teknologia hauen erabilerako aurreko heziketa gabe eta gainbegiratze egokirik gabe batez ere. TxikiLinux sistema eragilearekin eta berak dituen hezkuntzarako aplikazioekin, nahi duguna da:

  • Tresna teknologokoekin kontaktua ikasgelan izatea
  • Ikasleek ezagutzea (eta ezagutaraztea ere) euskarri teknologikoa, ikasteko eta lan egiteko tresna bezala ere bai.

Teknologiarako konpetentzia ikasgelan lan egin ahal izateko, TxikiLinuxek programa didaktiko guztiak instalatuta dauzka sarea behar ez izateko, beraz, sareko eduki desegokietara sartu ahal izateko arriskurik gabe.

ELKARTENET + MIRIBILLA Eskola: TxikiLinux proiektua

ELKARTENET + MIRIBILLA HLHI: “TxikiLinux proiektua: Eskola 2.0 minieramangarriak berrerabili TxikiLinux sistema eragilearekin”.

Play Video
Play Video
EskolaDigitala: TxikiLinux Proiektua

Elkartenet + MIRIBILLA HLHI: “TxikiLinux Proiektua: Eskola 2.0 minieramangarriak berrerabili Txikilinux sistema eragilearekin” (Jabi Alfaro, Izaskun Alonso) /euskera/

Txoko Teknologikoa Miribilla

Pilotaje-proba 2020ko urtarrila eta apirila bitartean egin nahi genuen, ikasgela bakoitzean 2 ordenagailu instalatuz “Txoko Teknologikoa” kontzeptuan. Eraman genituen ekipoak betiko geratuko dira pilotaje-proba egin duten ikastetxeetan. Ekipo informatiko hauek ez dute Interneteko konexiorik ikasleentzat eskuragarri.

Pilotaje-proba horiek Bilboko Arangoiti eta Miribillako ikastetxe publikoetan egin ziren, Miribilla eskolan gure elkarteko kide batekin behatzaile eta laguntzaile moduan, eta Arangoitiko eskolan IKT arduradunaren bideratuta.

KimuDigitalak 2021

Hasierako proposamena, 2020ko urtarriletik apirilera egitea zen, baina aurten bizi dugun egoeraren ondorioz, martxoaren 13an bertan behera geratu zen eta bigarren atala 2020ko azaroan egin genuen.

Ikasle bakoitzak ordenagailu batekin kontzeptuarekin 2020ko azaroan KimuDigitalak proposamenaren bigarren atala egin genuen: Ikasgela egun osoa digitalizatuta izatea berrerabilitako ordenagailuekin.

Etxetik lan egiteko helburuarekin, konfinamendu probak egin genituen: “Interneta ikasteko ere erabili”, “bilatu informazioa eta irakasleari emailez bidali”.(Konfinamendu simulazioa)

Scroll to Top