Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Arizmendi Ikastolako ikasleak Bilbon

Asteazkenean, hilak 28, Arizmendi Ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloko ikasleek bisitatu gintuzten. Aurten, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuan parte hartuko dute, Tindufera, Senegalera eta, segur aski, Kenyara ekipamendu egokitua bidaliz.
Joan den otsailaren 21ean Arizmendi ikastolara joan ginen Toshiba Satellite l735 eramangarriak birgaitzeko protokoloa lantzeko eta ekipamendu informatikoa bidaliko zaien komunitateetara egokitutako Txikilinux bertsioa duten instalazio masiboak egiteko zerbitzaria prestatzeko.
Datorren astelehenean, martxoak 4, hasiko dira praktikak, bai Harrobia Ikastolako ikasleek (haiekin hasiko dugu Kongoko Errepublika Demokratikorako proiektua), bai Arizmendiko ikasleek.
Datorren martxoaren 11n bi taldeak Arizmendi Ikastolan bilduko gara, esperientziak partekatuko ditugu eta Arizmendi Ikastolako Berrerabiltzeko Prestatzeko Tailerra bultzatuko dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top