Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Txikilinux Zerbitzaria abian Donibaneko ikastolan

Eder Etxebarria eta @iztkoop ekoen laguntzarekin, Txikilinux Zerbitzaria abian ezarri dugu Ipar Euskal Herriko Donibaneko ikastolan.

Une honetara iristeko prozesua 2022an hasi zen: Baionako Etxepare Lizeoko irakaslea den Ederrek, Seaskako ikastolen digitalizazio ereduaren alde lan eginez, TxikiLinux: XiLaBa (Xiberoa-Lapuri-BaxeNafarroa) lanaren egungo bertsioa sortzea proposatu zigun.
Harrezkero, lankidetza ezin hobea izan dugu, bat gatozelako gure hezkuntza-sistema, erakundeak eta herritarrak digitalizatzeko prozesua tresna libreekin (eta publikoekin??) egin behar dela, subiranotasun teknologikoaren kontzeptupean eta komunikazio digitalerako sarbidean inklusibotasuna eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna bermatuz.

Aste honetan ere, gure lankide Ederrek (Joaquin eta Nestorren laguntzarekin Bilbotik) erabiltzaile eta taldeen proba eta azken konfigurazioarekin jarraituko du. Maiatzaren 3an, Donibaneko ikastolako irakasleei eta senideei aurkeztuko zaie.

Milesker Donibaneko irakasleak! Eskerrik asko bihotz-bihotzez zuen sentiberatasunarengatik eta lanarengatik! Orokortuko den eredu bat izateaz gain, digitalizazio-prozesua modu libre batean gauzatu daitekeela erakusten duen adibide bat ere zarete.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top