Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

SanInazio ikastetxeko irakasleei TxikiLinux aurkeztea

Joan den astean, hilaren 17an, Bilboko San Inazio Ikastetxean izan ginen, TxikiLinux sistema eragilean instalatutako Hezkuntzarako aplikazioak irakasleei aurkezteko.
Martxoan, Ikastetxe honetako irakaslea den Mariak “TxikiLinux Eskola 2.0 miniportatil berdeetan instalatzeko” lankidetza eskatu zigun, ez zutelako ordenagailurik ikasleentzat eta teknologiako konpetentzia landu nahi zutelako ikasle gazteenekin.

Elkartenetek, Harrobia Ikastolako praktiketako ikasleen (Josu, Unai eta Ibai) lanari eta materialak erosteko erakundeen lankidetzari esker (SSD diskoak eta RAM memoriak), 20 ordenagailu Toshiba Satellite l735 entregatu genituen (Ekonomia Zirkularra Km0) martxoaren 21ean, eta aste honetan, aplikazioen aurkezpena eta formakuntza txikia eman diegu irakaslegoari.

Mila esker SanInazioko irakasleak!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top