Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

2024ko Ekonomia Zirkularreko tailerra Lezoko institutuan

Aste honetan Lezoko institutuko ikasleekin egon gara Hardwarearen berrerabilpenean dugun esperientzia beraiekin partekatzeko eta Software Librea (eta Publikoa?!?) bultzatzeko beharra, komunikazio digitalerako sarbidean pertsona guztientzako aukera berdintasuna bermatuko duena

Tailer honetan Ekonomia Zirkularraren, Software Librearen eta gure Erkidegoan Berrerabiltzeko Prestakuntza Zentro bat sortzeko beharraren jarraikiz azaltzen ditugu, Hezkuntzan baja ematen ari den ekipamendu informatikoaren bizitza-zikloa luzatzeko bereziki. Ekipamendu informatikoa berrerabiltzeari buruzko hitzaldia eman dugu, baita Ekonomia Zirkulara: hardware tailerra ere, hainbat osagai ikusi eta instalatuz eta gure Toshiba Satellite disko berriekin eta RAM gehiagorekin berregokituz.

Prestakuntza honetan Harrobia Ikastolako Mikroinformatika eta Sistemak zikloko gurekin praktiketan dauden ikasleak izan ziren: eskerrik asko Josu eta Ibai
Tailerrean erabilitako material guztia Bizkaiko eta Gipuzkoako institutu eta ikastetxeetan baja emandako ekipamendu informatikoa zen

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top