Elkartenet

Hezkuntzarako zerbitzuak

Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua azoka Arratiako institutuan

Apirilaren 26an Arratiako Institutuko DBH 2. mailako ikasleek antolatutako Azoka Solidarioan parte hartu genuen, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua gaiarekin (12. Garapen Jasangarrien Helburuak).
Azoka Igorreko kiroldegian izan zen eguraldiaren ondorioz; lortu zen dirua NAIZEN elkarteari eman zaio eta saltzen ez ziren 2.eskuko arropak errefuxiatuei eraman zizkieten.

Elkartenetek Arratiako ikasle eta irakasleekin parte hartu zuen tailerrak prestatuz, ikasle txikienek TxikiLinux hezkuntzako gaitasunak lantzeko tresna didaktiko gisa ezagut zezaten (Heziberri 2020 eta egungo curriculuma), eta, teknologiarako gaitasunari dagokionez, informatikako oinarrizko trebetasunak lantzeko hezkuntza-jokoak ezagutzeko: klik sinplea, klik bikoitza, arrastatu eta askatu…
Ikasle nerabeentzat Ekonomia Zirkularreko hardware tailer berezia prestatu genuen, iaz institutu honetan bertan egin genuen ez bezalakoa: ordenagailu baten osagaiak ezagutzeaz gain, tailerraren bigarren atalean ikasleek TxikiLinux-Xilaba instalatu zuten 10 ordenagailutan, eta haiek erabakiko dute zein elkarteri emango dioten. Horretarako, Elkartenetek 10 Toshiba Satellite eramangarri, bateriak eta RAM memoriak eta Arratiako institutua 10 SSD diskoak jarri zituen.
Mila esker Arratiako Institutuko irakasle eta ikasleei!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top