Elkartenet

Berriak

 

ASF-2026, hiru lantaldeak abian

Mugarik Gabeko Ikasgelak – 2026 proiektua garatzeko hiru lantaldeak aktibo gaude. Joan den astelehenean Txorierri politeknikarekin elkarlanean abian jarri zen Bilboko taldeari Tolosaldea B.H.I eta Arizmendi Ikastolako taldeak batu zaizkio gaur. Gaur egun bederatzi ikasle gara, hiru irakasle eta Elkartenteteko lau langileak. Gainera, gure lankide Enrique Lópezek, adimen artifizialean adituak, teknologia horrek hego globalarekiko arrakala […]

Agenda2030 Santurtziko Kantauri BHIn

Santurtziko Kantauri BHI institutuan “Ekonomia Zirkularreko Hardware tailerrak” tailerren bigarren saioa egin dugu DBH4ko beste bi ikasle talderekin.Aurreko saioan bezala, Ekonomia Zirkularrari buruzko hitzaldia egin da, eta Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren garapena ere azaldu dugu. Tailer horietan, ordenagailu baten osagaiak ezagutzeaz eta diskoak eta RAM memoriak ordezkatzeaz gain, GNULinux sistema eragilea instalatu dute, eta ordenagailuen […]

Ekonomia Zirkularreko tailerra MutrikuBHI-n

Mutrikuko institutuko ikasleek ekonomia zirkularreko hardware tailerraz gozatzeko aukera izan dute beste urte batez. Lanbide Heziketako 3 zikloetako ikasleek parte hartu zuten: Informatika, Elektrizitatea eta Administrazioa, 4DHBko ikasle batzuk eta Aitor eta Alex irakasleak.Nerabeei zuzenduta, programazioan, kontsumo arduratsua, hondakinen murrizketa edo baliabideen berrerabilera kontzeptuetan sakontzen da, hauek duten ondorioak azalduz.Dinamikak, ikuspegi teoriko zein praktikoan planteatuta […]

Equipo Elkartenet

ASF-2026 Bilboko lantaldea abian

Aste honetan hiru lantaldeak (Bilbo, Arrasate eta Tolosa) aktibatuko dira Mugarik Gabeko Ikasgelak-2026 proiektua garatzeko. Gaur, otsailak 23, astelehena, Bilboko taldea lanean hasi da: Joaquín (Bilboko taldeko koordinatzailea eta Tolosaldea institutuko eta Arizmendiko gainbegiralea), Jabi (lan eta proiektuen koordinatzailea), Iñigo, denda eta RRSS arduraduna, Enrique (Hegoalde Globalarekin arrakala digitala murrizteko adimen artifiziala). Ander eta Jon […]

Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerra Santurtziko Kantauri institutuan

Santurtziko Kantauri BHI institutuan atsegin handiz partekatu dugu gure Ekonomia Zirkularreko Hardware Tailerra DBH4ko ikasleekin. Tailerren bidez, ikasleek modu praktiko eta parte-hartzailean landu ahal izan dituzte funtsezko kontzeptuak, hala nola kontsumo arduratsua, hondakinen murrizketa, baliabideen berrerabilera eta eredu iraunkorragoetara bideratutako trantsizioaren garrantzia.Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta bereziki azpimarratzekoa da ikasleen inplikazioa eta interesa. Gainera, […]

Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 abian!!

Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 proiektua abian jartzeko asmoz, urtarrilaren 29an, ostegunean, bilera egin genuen zentro laguntzaileekin (Arizmendi, Harrobia eta Tolosaldea) eta Afrikako zazpi hezkuntza-komunitate hartzaileekin: Errachidia, El Aaiun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Mauritania, Senegal, Tindufeko kanpamentu sahararrak eta Kamerun. Koop SF-34ren laguntzari esker, proiektua Kamerungo institutu eta eskoletan ere garatuko da. ASF-2026 proiektua partzuergoan garatuko da […]

Jesuitak Indautxu: Ekonomia Zirkularra + Mugarik Gabeko Ikasgelak

Joan den astean Jesuitak-Indautxu ikastetxean baja emandako material informatikoa jaso genuen, baina erabilera onean, Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 proiektuan berrerabiltzeko.Zehazki, kargagailuak, Toshiba Satellite 76 ordenagailu eramangarri eta 34 proiektore jaso genituen. Horietako 3 proiektore, aztertu ondoren, Arizari Elkarteari eman zaizkio, Salehek datorren astean Tindufeko saharar kanpalekuetara eraman ditzan.Eskerrik asko Pako eta Jesuitak-Indautxuko irakasleak, zuen gizarte […]

Ekonomia Zirkularra BilbokoUdala-SPRI-Elkartenet 2026

Joanne, Iraia Mohammad eta Belatz Adaka S.coop. kooperatibako koordinatzaile eta prestatzaileekin bildu gara, Agintzari (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, esku-hartze sozialean eta gizarte eta hezkuntza zerbitzuen kudeaketan diharduena) kooperatibarekin hertsiki lotuta. Adakak adingabeen tutoretzapeko hainbat zentro zuzentzen ditu Bizkaian, eta, zehazki, Zornotzan kudeatzen duten zentroan 20 gazte baino gehiago artatzen dituzte. 2025eko azaroan, Bilboko Udalaren 20 ordenagailu […]

Informatika-gela berriak Baionako Etxepare lizeoan!

Iazko ekainean BilbaoEkintzak-eko 154 ekipo informatiko eman zitzaizkion Seaskari (140 Etxeapre Lizeoa + 14 Donibaneko Ikastola) eta uztailean Bilboko Udaleko beste 131, Ipar Euskal Herriko ikastola eta lizeoetan berrerabiltzeko. Pasaden astean botatako elurrak klaseak bertan behera utzi ditu. Hala ere, lizeora hurbildu diren ikasleen laguntzarekin lortu dugu irudietan ikusten duzuena eraikitzea: “Artzamendi” eta “Pagoeta” Informatika-gelak, […]

Jai zoriontsuak eta Berrerabili On

Elkartenet-etik jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu. Eskerrik asko urtean zehar gurekin egoteagatik, laguntzeagatik eta proiektu honetan parte hartzeagatik. Urte berria topaketaz, ikaskuntza partekatuez eta elkarrekin eraikitzen jarraitzeko aukera berriez beteta etortzea espero dugu. Jai zoriontsuak eta 2026 on! Desde Elkartenet queremos desearos unas felices fiestas y un próspero año nuevo. Gracias […]

Garai Berria Lantoki Berria

Atzo, abenduak 22, Jon Arrospide 26-an (Deustu) lantoki berria aurkeztu genuen. Bereziki eskertu nahi diogu Agharas elkarteari, cateringaz arduratu eta giro hurbila eta abegitsua sortzen lagundu zuelako, eta La Palanka elkarteari, ekitaldia grabatu eta momentu esanguratsu hau gordetzen lagundu digulako.Aurkezpenean, Bilbao Ekintza, SF Koop 34 eta Harrobia Ikastola, Elorrieta Erreka Mari, Deustuko Salestarrak eta Deustuko […]

ELKARTENET Lantoki Berria

Datorren abenduaren 22an, 18:00etan, Elkartenet-eko espazio berriaren ateak irekiko ditugu Jon Arrospide 26an (Deustu) eta une hau ezagutzera hurbildu nahi duten pertsona eta elkarte guztiekin partekatu nahiko genuke. Gure eragiketa-zentro berriak eremu zabalago eta erosoago bat du, berrerabilpen teknologikoko eta hezkuntza digitaleko gure proiektua bultzatzen jarraitzeko. Laster martxan jarriko ditugun jarduera berrien abiapuntua ere izango […]

Scroll to Top