RCE BasqueCountry-Navarre VII Asanblada
Ekainaren 18an Gasteizko Egibideren instalazioetan bildu ginen RCE BasqueCountry-Navarre erakundearen estatutu berriak eta 2027 eta 2028 urteetarako Ibilbide Orria eta helburuak onartzeko.Gure aldetik, Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren lantaldea izan genuen: Elkartenet, Arizmendi Ikastola eta Harrobia Ikastola (Tolosaldea Institutua ezin izan zen bertaratu), RCE-ko Gazteria lantaldeko partaide gisa. Lantalde horretatik Zabalketa elkartearen proiektuarekin elkarlanean arituko gara, […]
Ekonomia Zirkularra eta hardware tailerra Orioko Zaragueta eskolan
Duela hilabete batzuk, SOS Proiektoreak BIZIRIK kanpainaren barruan Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako baja emandako eta lagatako material informatikoa jaso genuen Orioko Zaragueta eskolan.Aste honetan DBHko 4. mailako 17 ikaslerekin lan egin dugu, Ekonomia Zirkularra, material informatikoaren berrerabilpena eta Nazioarteko Lankidetza (Mugarik Gabeko Ikasgelak) hitzaldia emanez. Gurekin lan egiten duten Afrikako 6 hezkuntza-komunitateak ezagutu dituzte, eta […]
EMAUS – Nafarroa, Europa osoko ekonomia zirkularreko erreferentea
Elkarteneteko langileek eta praktiketako ikasleek EMAUSeko Traperoen Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentroa (BPZ) bisitatu dute Berriozarren (Nafarroa). Mancoeducako Xabierrek koordinatutako bisita baliagarria izan da Elkartenetek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaran, BPZ baten aldeko apustuan duen erreferenteetako bat gertutik ezagutzeko.Gainera, Gorka eta Amaia EMAUSeko arduradunekin eta Matheus informatikako arduradunarekin harremanak izateko aprobetxatu da. Helburua, material informatikoa (FR6) berrerabiltzeko prozesuan […]
Ekonomia zirkularra, kalitatezko hezkuntza eta elkartasuna
Ikasturte hasieran, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ikastetxeak SOS Proiektoreak BIZIRIK kanpainan parte hartzera gonbidatu genituen, Mugarik Gabeko Gelak proiektuaren bitartez, bajan emandako proiektoreen bizitza zikloa luzatzeko asmoarekin.Emaitza: 50 erakundek baino gehiagok lagundu dute kanpaina honetan. Haiei esker 200 proiektagailu inguru bidaliko dira Senegalen, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Mauritanian, Errachidian, Kamerunen eta Tindufeko Saharako kanpalekuetan hezkuntza-gelak hornitzeko.Proiektagailu […]
Hezkuntzarako hardware materiala+ GNULinux RDCra bidean dago
Ostiral honetan, ekainak 5, Balmasedako Nos Unimos elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikorako (RDC) antolatu duen kontainerra kargatu da Nafarroako Ayuda Contenedores elkartean. CARDI elkarteak jasoko du kontainerra, gure tokiko kontraparteak bidalketa honetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako dozenaka ikastetxe eta instituturi, baja emandako materiala utzi digutelako eta Politeknika Txorierri, Barakaldo FP eta Harrobia […]
ASF-2026 RDCrako materiala bidaltzeko prest
Aste honetan, praktiketako ikasleek prestatu duten material informatikoa jaso dugu Arizmendi Ikastolan Kongoko Errepublika Demokratikora bidaltzeko. RDCko ikasleen eta irakasleen izenean Arizmendiko ikasleei eta irakasleei eskerrak eman nahi dizkiegu inplikazioa eta egindako lanagatik. Mila esker bihotz-bihotzez.Halaber, Arizmendi Ikastolan eta Tolosaldea BHIn Nouakchott-Mauritaniarako material informatikoa bildu da, eta 2026ko uztailaren 3an baino lehen bidali ahal izango […]
ASF-2026-Senegalerako hardware materiala bidean da
Ayuda Contenedores Navarra elkartearen laguntzarekin, Senegalera bidaliko diren ordenagailuak, proiektoreak eta inprimagailuak bidean daude, ASF 2026 proiektuaren bidalketei hasiera emanez. Bidalketak herrialdeko ikastetxeetan informatika-gelak hornitzeko balioko du: Bilboko Udalak emandako mahai gaineko ordenagailuak, guztiz hornituta (monitorea, teklatua,..) Mondragon Unibertsitateak utzitako WiFi sarbide puntuak Proiektagailuak, bozgorailuak eta Toshiba Satellite L735 ordenagailu eramangarriak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako […]
Koopera + Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026
Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 proiektuan bidaliko dugun materiala babesteko egin dugun eskaeraren aurrean, Kooperak baiezko erantzuna eman du, oso lagungarri izango diren oihalak eta ehun-materiala emanez.Eskerrik asko Assane eta Linari eta Mungiako Koopera lantegiko langileei. Jarraitu eta jarraituko dugu, lanean eta ametsetan…. mugarik gabe Ante nuestra solicitud urgente para proteger el material que vamos […]
Elkartenet eta Harrobia Ikastola, sorkuntzatik lotutako proiektua
Harrobia Ikastolako Mikroinformatika Sistemak eta Sareak graduko ikasleek, Joseba eta Jonathan irakasleekin batera, Deustuko (Bilbo) Jon Arrospide kaleko Elkartenet egoitza berria bisitatu dute. Bertan, Xilaba – Txikilinux eta Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuak ezagutu dituzte eta instalazio masiboak egiten ikasi dute FOG zerbitzaria erabiliz.Baina, zalantzarik gabe, Berrerabilpenerako Prestakuntza Zentroa (BPZ) izan da deigarriena, normalean “tailerra” deitzen […]
Herri Urrats 2026: software librea ikasle libreentzat
Aurten ere, Elkarteneten erakustokiak harrera bikaina izan du 2026ko Herri Urratsen. Bertan, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko pertsona eta familia ugarik (Bizkaiko eta Gipuzkoako bisitari asko izan ziren) bertatik bertara ezagutu zituzten hezkuntza-sistemaren digitalizazioan berrerabilerak eta software libreak eskaintzen dituzten aukerak: Xilaba – Txikilinux.Jardunaldian zehar, Polieteknika Txorierriko eta Tolosaldea Institutuko praktiketako ikasleen lankidetza […]
Euskal Herriko eta Afrikako ikasleek ASF-2026 proiektuan elkarlanean
2026an Afrikara bidaliko diren eramangarriak prestatzeko lanak azken fasean sartu dira.Zehazki, Deustuko Elkarteneten lokaletan, aste honetan ordenagailu guztiak garbitu eta eranskailuak jarri dira (Azerty+Arabieraz Errachidiarako eta Azertyn Kamerunerako), teklatuak beren komunitateetara egokitzeko.Fase honetan, Elkarteneteko taldeak honako hauen laguntza izan dugu:• Politeknika Txorierriko (Jon eta Jagoba) eta BarakaldoFPko (Niamat) praktiketako ikasleak• Koop SF34 elkarteko kideak (Arnold, […]
BIKONET – Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026
Iaz bezala, apirilean eta maiatzean, BIKONET (pertsonen operadorea) kooperatibako Maiderrek tailer bat eskaini die Tolosaldea LHIIko, Politeknika Txorierriko eta Arizmendi ikastolako ikasleei, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak utzitako sarbide inalanbrikoak prestatzeko eta konfiguratzeko. BIKONETek emandako tailerrean Mikroinformatika eta Sistemen zikloko 9 ikaslek eta Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 programan parte hartzen duten ikastetxeetako 3 irakaslek hartu zuten […]