Elkartenet

Berriak

 

ASF 2025 errealitatea Bilboko Udalaren babesari esker

Poz handiz iragarri nahi dugu Bilboko Udaleko Lankidetza Arloak laguntza ekonomikoa onartu duela, eta horri esker Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektuaren etapa berri bat abiarazi ahal izango dela lau eremu giltzarriren alde: Kongoko Errepublika Demokratikoa, Mauritania, Errachidia eta El Aaiun. Bultzada honi esker, ordenagailuak birgaitu, TxikiLinux‑ASF instalatu, bidalketak koordinatu eta ikasgela digitalen ezarpena lagundu ahal izango […]

V Batzarra RCE Basque Country-Navarre

Joan den ekainaren 27an Centre of Expertise (RCE) in Education for Sustainable Development (ESD) Basque Country-Navarre eskualdearen V. seihileko Batzar Orokorrean parte hartu genuen. Ekitaldia UN-Etxeak antolatu zuen, Euskal Herriak UNESCOrentzat duen elkarteak, eta Estian bildu ginen (École supérieure des technologies industrielles avancées).Tokiko proiektu eta ekimen desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen, eta haiekin erabat identifikatuta […]

RCE Basque Country-Navarre — Europe Connect Meeting

Elkartenet elkarteak RCE-Europe (Regional Centre of Expertise) elkarteen bileran Mugarik Gabeko Ikagelak proiektua aurkeztu du Joan den ekainaren 25ean, RCE Basque Country-Navarre (Regional Centre of Expertise) Europako beste RCE batzuekin egindako topaketan parte hartu genuen. Topaketa horretan, Elkartenetek berrerabilerari eta software libreari buruz egindako lana aurkeztu genuen, komunikazio digitalerako tresna inklusibo gisa, eta Mugarik Gabeko […]

Bilboko Udala – Ekonomia Zirkularra 2025

Joan den astean (74 unitate) eta atzo, ekainaren 26an (135 unitate), Bilboko Udalaren ordenagailuak jaso genituen. Ordenagailu horiek bigarren bizitza bat izango dute, Ipar Euskal Herriko Seaskako ikastoletako ikasleei eta Mugarik Gabeko Ikasgelak programan parte hartu duten Afrikako 6 herrialdetako ikasleei zerbitzua ematen.Mugarik Gabeko Ikasgelak proiektura bideratutakoak berrikusi egin dira eta wifi egokigailuak, beste disko […]

RDCrako bidalteka prest!!

Ekainaren 21ean, Nafarroako Ayuda Contenedores elkartearen instalazioetan, Kongoko Errepublika Demokratikorako bidalketa prestatu da, Balmasedako Nos Unimos elkarteak antolatuta.Iaz bezala, Hezkuntzarako material informatikoa bidali dugu, Bilboko Harrobia ikastolako, Arrasteko Arizmendi ikastolako eta Tolosako Tolosaldea Institutuko ikasleek Elkarteneteko zuzendaritzarekin egokituta. CMO Valvesen lankidetza funtsezkoa izan da Osakidetzak utzitako Gipuzkoako inprimagailuen enbalaje egokia eta bidalketa segurua egiteko (16 […]

Senegalerako materiala bidean Gipuzkoako ikasleei esker

Ekainaren 20an, ostirala, Senegalerako material informatikoa Ermuan entregatu genuen, Yakaar Aretxabaleta elkartearen instalazioetan (eskerrik asko Soulymane eta Youssou zuen lanarengatik!!). Hezkuntzarako material informatikoa bidali dugu, Arrasateko Arizmendi ikastolako eta Tolosako Tolosaldea Institutuko ikasleek Elkarteneteko zuzendaritzarekin egokituta, Arizari Hezkuntza Elkartean bilduta (Birziklanet-Arizmendi) Irakasle eta administrazioentzako mahai gaineko ordenagailuak, enpresek eta administrazioek utzitakoak (besteak beste, Bilboko Udala) Zuri-beltzeko […]

Ekonomia Zirkularra EH–Afrika: gela digital berriak bidean

Ekainaren 20an eta 21ean, Senegalera eta Kongoko Errepublika Demokratikora bidaliko da ordenagailu-materiala, tokiko ikastetxeetan gela digital berriak sortzeko. Helburua da materiala hurrengo ikasturtearen hasierarako eskuragarri egotea, baliabide urriko testuinguruetan teknologiara sarbidea errazteko. Ekintza hau Mugarik Gabeko Ikasgelak programaren parte da, eta Nos Unimos (Balmaseda) eta Yaakar Aretxabaletako Elkartea elkarteen lankidetza estuari esker gauzatu da, Elkartenetekin […]

Bilbao Ekintzaren ekonomia zirkularra – Berrerabilitako 154 ordenagailu Seaskarentzat

2025eko ekainaren 10ean, Bilbao Ekintza, Seaska — Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa — eta gu, Elkarteneteko kideok, elkarrekin egindako lankidetzari esker, ordenagailu-materialaren bilketa garrantzitsu bat burutu genuen. Guztira 154 ekipo oso jaso genituen —ordenagailuak, pantailak, teklatuak eta saguak— (140 entregatu genituen Baionako Etxepare Lizeoan eta 14 Mugarik Gabeko Ikasgelak proiekturako erabiliko dira), Bilbao Ekintzak utzitakoak, […]

Bilboko Hiri Ekonomia: Konponketaren Aldeko Apustua

Joan den ekainaren 6an, Elkartenet Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza sozietateak Ensanche eraikinean antolatutako jardunaldian izan zen, zirkular ekonomiaren baitan tresna elektriko eta elektronikoen konponketa eta berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin. Ekonomia sozialeko eragileekin, hezkuntza-zentroekin eta administrazioekin partekatu genuen espazioa, elkarlaneko proiektuetarako sinergiak sortuz. Gure esperientziatik, azpimarratu nahi dugu Mugarik Gabeko Ikasgelak bezalako ekimenen balioa eta teknologia berriztatzearen […]

Agenda 2030 Etorkizuna berriro programatzen Arrigorriagan

Azken asteotan bitan egon gara Arrigorriagako Institutuan gure hardware eta software librearen tailerrak eskaintzen: maiatzaren 23an eta ekainaren 6an. Teknologia, berrerabilpena eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituen esperientzia izan da. Bi saioetan hezkuntza-zentroetan baja emandako ekipoekin lan egin dugu: HDD diskoak SSD diskoekin ordezkatu, RAM memoria handitu eta Toshiba Satellite eramangarriak berrerabili, bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin. […]

Teknologia femeninoan FP Barakaldo LHn

Joan den astelehenean, ekainaren 2an, berriro izan ginen FP Barakaldo LHn hardware eta software libreari buruzko tailerra ematen. Esperientzia hau aurretik beste zenbait alditan ere garatu dugu, eta oraindik ere interes handia pizten jarraitzen du. Oraingo edizioan, taldea emakumez osatua izan zen, adin desberdinetakoak eta ofimatikako ikasketak egiten ari direnak.Saioan zehar, parte-hartzaileek ordenagailu baten barne-osagai […]

Gipuzkoako CMO Valves enpresa laguntzailea

CMO Valvesen lankidetza funtsezkoa izan da Osakidetzak lagatako Gipuzkoako inprimagailuak behar bezala enbalatzeko eta modu seguruan bidaltzeko. CMO Valvesek 16 palet eta kutxa berezi eman ditu, ekainean eta irailean Afrikako 6 herrialdetara bidaiatzeko, ikasleentzat eta irakasleentzat prestatutako gainerako material informatikoarekin batera.CMO_Valves balbulak, uhateak eta damperrak, estandarrak zein bereziak, diseinatzen, fabrikatzen eta doitzen dituen enpresa bat […]

Scroll to Top