2022ko otsailaren 18an I.TxikiLinux Eguna ospatu genuen Donibaneko ikastolan: ordenagailu guztietan TxikiLinux-Xilaba instalatu ondoren ikasleentzako Toshiba Satellite eramangarriak utzi genituen eta irakasleentzako eta ikasleentzako tailerrak eman genituen.
Aurten II.TxikiLinux Eguna ospatuko dugu Donibaneko Ikastolan, haientzako prestatu dugun zerbitzaria aurkezteko. Honakoa izango da egun handi horren egitaraua:
10:30 Zerbitzariaren aurkezpena
Seaskari eta Donibane Lohizuneko Herriko Etxeari
13:30- 16:00 TxikiLinux Formakuntza tailerrak
8 urtetik aintzinako haurrentzat
Irakasleentzako tailerra
16:30 TxikiLinux Formakuntza tailerrak
Gurasoentzako tailerrak
“Euskarak Software librea behar du” hitzaldia
18:00 Hitzaldia Software librea Seaskan
Egoitz Urrutikoetxea Seaskako Hezkuntza Arduraduna
18:15 Ordenagailuak euskaraz
Iñigo Gebara, Luberri sistema eragilearen sortzailea eta Hezkuntzan Librezale-ko kidea
18:30 Euskarazko Adimen Artifizialeko tresnak genero berdintasunetik
- Muitze Zulaika eta Oihane Cantero ORAI zentroko ikerlariak
- 18:45 Galderentzako tartea













